Etxera eguna ospatu dute Iruñean
Gizartea
Gaizka Leitza eta Leire Llano
Asteazken honetan Sare eta Etxerat elkarteek antolatuta Etxera eguna ospatu da Iruñean. Beroaren gainetik ehunka lagun bildu dira “elkartasun” bazkari honetan. Trikidantz taldearen kontzertuarekin eman diote bukaera ekimen honi.
Bazkariaren ondorengo hitzartzean Mikel Mundiñanok Sareko kideak hartu du hitza eta “maitasunak, elkartasunak eta erresilientziarako gaitasunak” bere “fruituak eman” dituela azpimarratu nahi izan du. Bidea gogorra izan dela gogorarazi du Mundiñanok, errepresioak “zauri sakonak” utzi baititu, “batzuk inoiz sendatuko ez direnak. Errepresioak ez dituela indargabetu adierazi du, izan ere, “komunitate eta herri” gisa aurrera egiten jakin baitute.
Euskal Herriak etorkizunari begiratzeko erronka berriak dituela azaldu du Sareko kideak eta orain “komunitate eta herri” bezala erronka berri horietara aurre egitea tokatzen dela, horregatik, Sare eta Etxerat elkarteetatik argi dute “ziklo politiko zaharra betikotzeko apustua egiten” jarraitzen dutenek ez dutela lortuko hain indarrak agortzea.
Ondoren, bertaratutakoetako batek hitza hartu du eta adierazi du “datorren urtean denak elkarrekin ospatu eta topa egiteko nahia, presoak eta kalean daudenak.”
Azkenik, Mundiñanok “helmuga preso eta erbesteraturik gabeko Sanferminak eta Euskal Herria” dela adierazi du.

















