Euskalgintzaren Kontseiluak euskara doan ikasteko neurriak eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean
Gizartea
2025, Maiatza 08 - 13:05
Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen ezagutzaren unibertsalizazioan aurrerapausoak eman behar direla adierazi du Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi batean. Bereziki, helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko sistemetan berrantolaketa bat egiteak duen garrantzia azpimarratu du Kontseiluak eta bide horretan euskara doan ikasteko neurriak eskatzea ezinbestekoa deritzote. Horiek guztiak biltzen dituen proposamena izan da aurkeztu dutena.
Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkideak eskatuta egin dute agerraldia. Bere iritziz, euskara ikastea eskubide subjektibo eta unibertsal gisa identifikatu behar da, eta hura lortzeko bidean dauden oztopoak gainditu behar direla adierazi du agerraldian.
AEK eta IKA euskaltegi sareetako kide Aize Otañok eta Joxerra Olanok jakinarazi dutenez, proposamena urte askotako gogoeta estrategiko baten emaitza da, doakotasuna helburu nagusia duena, izan ere, esandakoaren arabera, euskara ikasterakoan oztopo ekonomikoa sarri traba nagusi bat izaten da.
Doakotasuna beraz, eurentzat, ikasleek dirurik aurreratu behar ez izatea da eta horren harira, dohainik ikasteak ez duela zertan emaitza jakin batzuk lortzerekin lotuta egon behar ohartarazi dute.
Eusko Jaurlaritzak, dagoeneko, aurrerapausoak egin ditu. Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako iturriek, ikasturte hasieran, jakinarazi zuten, ikasleek A1 mailan matrikulatzeko tasa “merkea” izango zela. Horren ondorio dela, adierazi du Otañok, maila horretako ikasleak ikasturte honetan %20 ugaritu izana.
Agentzia bat. Hori izan da euskaltegietako ordezkariek proposamenean gehitu duten beste eskaera bat. Agentzia hori, ikasketak doan izatea bermatzeaz gain, irakasleen formakuntzan eta materialgintzan urratsak egiteaz arduratuko zela azaldu dute. Horretan erakunde publiko zein herri ekimenak batera nahi dituztela jakinarazi dute.