Euskararen erabileraren aldeko hautua egin dute milaka lagunek Nafarroa Oinez jaialdian
Gizartea
Maite de Felipe Suso
Milaka euskaltzale bildu ditu aurtengo Nafarroa Oinez jaialdiak Zizur Nagusian. Nafarroako ikastolen urteko jai handia antolatzea San Fermin eta Erentzun ikastolei egokitu zaie, eta biek ala biek azpimarratu dute “guztiok garela ezinbestekoak euskararen normalizazioa eta ofizialtasun osoa lortzeko bidean”.
Goizeko hamarretan egin dute hasiera ekitaldia, haize hotza lagun. Bertan parte hartu dute ikastolen arduradudunek, agintariek eta hainbat ordezkari politiko, sozial eta kulturalek. Hasiera ofizialaren ondoren. aurten hiru gune desberdinetan antolatutako kontzertu, ekitaldi, lantegi, puzgarri eta jolas txokoez gozatzera gonbidatu dituzte bertartutakoak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, datorren urteko Nafarroa Oinez jaialdia Lizarra ikastolak antolatuko du.


















