Iñurrik minbiziaren irudi arrosa gainditu eta benetako konpromisoa eskatzen du
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026-10-19 14:19
Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Minbizia, baina, ez da lazo arrosa bat, ezta gainditze-istorio baikor bat ere. Gaixotasun konplexua da, eta ikerketa, baliabideak eta zaintza eskatzen ditu. Horixe aldarrikatzen du Iñurrik, 'Minbizia ez da jolas bat' kanpainaren bidez. Minbiziaren inguruko pinkwashing-a salatu du, eta bularreko minbizia marketin-tresna bihurtzearen aurrean, benetako konpromisoa eskatu du. Horretarako, astelehen honetan 19:00etan mobilizazioak egingo dituzte Donostiako Bulebarrean eta Bilboko Arriaga antzokiaren aurrean.


















