Skip to main content

EH Bilduren eta EAJren hautagaitzak Kongresuko eta Senatuko bozetarako

Politika

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026-10-19 13:57

EH Bilduk Azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak aurkeztu zditu. Oskar Matute eta Idurre Bideguren izango dira Kongresurako eta Senaturako Bizkaiko zerrendaburuak; Mikel Otero eta Josu Estarrona, Arabatik; Oihana Etxebarrieta eta Sonia Jacinto, Gipuzkoatik; eta Eneka Maiz eta Floren Aoiz, Nafarroatik.Alderdiak azken urteetako lan parlamentarioari jarraipena ematearen, belaunaldien arteko erreleboa bultzatzearen eta esperientzia politiko eta instituzionala duten profilak sartzearen aldeko apustua egin du.

Bestalde, EH Bilduko zuzendaritzak, , Mertxe Aizpuruaren, Bel Pozuetaren eta Jon Iñarrituren konpromisoa aitortu du, baita azken urteotan Kongresuko eta Senatuko talde parlamentarioek egindako lana ere.du.

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) ere aho batez onartu ditu azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak. Kongresurako, Maribel Vaquero izango da berriro Gipuzkoako zerrendaburu, eta Idoia Sagastizabal Bizkaiko hautagaitzaren buru kokatuko dute berriro. Berrikuntza Araban edukiko dute jeltzaleek, Gorka Urtaran Gasteizko alkate ohia izango baita zerrendaburua. Javier Ollo Altsasuko alkate ohia izango da, bestalde, Kongresurako hautagaia Nafarroan.

Senaturako zerrendaburuak dira Nerea Ahedo Bizkaian, Luke Uribe-Etxebarria Gipuzkoan, Saray Zarate Araban eta Anika Luján Nafarroan. 

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak nabarmendu duenez, jeltzaleek "pertsona onenak" bidali dituzte Madrilera, "asko dagoelako jokoan". Bestalde, Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak azpimarratu du euskal diputatu gehiago egongo direla Madrilen, baina EAJ dela "Euskadi defendatzen duen bakarra". 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista