Skip to main content

‘Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde’ manifestazioa egin dute

Gizartea

Maite de Felipe eta Mikel Lopez de Ciordia

2026, Maiatza 11 - 12:05

‘Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde’ hartu dituzte Bilboko kaleak milaka lagunek larunbat honetan. ELAk, LABek eta Steilasek deitutako manifestazio honetan euskararen eta gaztelaniaren estatusak “parekatzeko” beharra aldarrikatu dute.

Deitzaileek mobilizazioaren hasieran hartu dute hitza. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak nabarmendu du “bi hizkuntza ofizial egon arren, euskaraz bizitzea eta lan egitea ezinezkoa dela”. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak argi utzi du “euskaraz bizi ahal izateko baldintza errealak, materialak eta politikoak sortu behar direla”. Bestalde, Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorrak “ausardia politikoa” eskatu die alderdiei.

Bilboko kaleak zeharkatu ondoren, Pello Igeregi ELAko Euskara arduradunak hartu du hitza. Hark gogora ekarri du 1911an euskal sindikalismo abertzalearen lehen mobilizazioa izan zela, eta orduko giroa eta larunbatekoa alderatu ditu. Era berean, euskaltzaleen “kriminalizazioa” salatu du Korrikako mezugileek jasotako “gorroto oldarraldia” adibide gisa jarriz Amaitzeko, ‘Euskal Herrian Euskaraz’ kantuarekin eman diote itxiera ekitaldiari.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista