Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatze lanak hasiko ditu
Gizartea
Oihane Alonso
2023, urr. 03 - 16:10
Zabortegiaren egonkortasunari buruzko txostenean jasotako ondorioen berri eman du Arantxa Tapiak. Egiaztatu dute Verterrek, ez dituela administrazioaren eskakizunak bete, eta egonkortasun baldintzak kaskartu egin direla. Gauzak horrela, Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu egin beharreko mantenu lanak. Sailburuak zehaztu du zehapen espedienteak irekiko dituztela. Lanek 750.000 euroko kostua izango dute eta “bospasei” urterako konponbidea izango du.