Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren ustez, Osasun Ituna hilabete honetan gauzatuko da
Gizartea
2025, eka. 03 - 12:06
Gaur egin dute Osasun Itunaren aldeko Mahaiaren bederatzigarren bilera, hilabete honetan bertan akordioa ixteko helburuarekin. Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak baikortasuna agertu du, nahiz eta batzuei konpromisoa hartzeko beldurra sumatzen diela azaldu. Martinezen esanetan, negoziazioetan oztopo nagusiena pribatizazioen auzia da, baina ziurtasun osoz adierazi du hilabete honetan bertan akordioa lortuko dutela.
Mahai honetan osasun, politika eta gizarte arloko ordezkariek parte hartzen dute, eta orain arte Osakidetzaren etorkizunerako proposatutako 24 neurrietatik 14 jada landu dituzte.
Mahai honetan osasun, politika eta gizarte arloko ordezkariek parte hartzen dute, eta orain arte Osakidetzaren etorkizunerako proposatutako 24 neurrietatik 14 jada landu dituzte.