Hamaikak herri kohesioari eta lurralde ikuspegiari ekarpen handia egiten diola ikertu dute
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, mar. 06 - 09:03
Ane Zuazubiskarrek eta Eneko Bidegainek burututako azterketak neurtu du euskarazko hedabideek gisa askotara itzultzen diotela gizarteari finantziazio publikotik jasotako dirulaguntza. Ez hori bakarrik, laguntza bidez eskuratutako dirua baino gehiago itzultzen zaiola gizarteari modu zuzenean. Halaber, transakzio ekonomikorik gabeko balioa ere sortzen dutela frogatu da, zeregin eta zerbitzu asko eskaintzen dutelako, kobratuz gero dirutza handia mugituko luketenak. Aurreko urteetan, Berria, Goiena, Argia eta Alea hedabideen balio soziala neurtzen aritu izan dira. Oraingoan Hamaika eta Lea Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza izan dira ikertutako hedabideak.

















