Skip to main content

'Hautsiak' , artea eta ​​Palestinarekiko elkartasuna, artea eta salaketa Bilboko Alde ​​Zaharrean

Gizartea

Palestinarekiko elkartasun ekimena jarri dute martxan Bilboko Alde Zaharreko dendariek euren erakusleihoetan. ​​Baztan Arte-Kale Kolektiboak sortu duen kristal ​​hautsiez osatutako erakusketa da 'Hautsiak'. Antolatzaileek azaldu dutenez, erakusketak  “egunerokotasuna astintzea"" du ​​helburu, Israelek Palestinarrak egunero hiltzen dituela ez ahazteko.

Gili Gili arropa denda, Izarkom telekomunikazio kooperatiba, Adaxka kultur elkartea, Ekoetxe elkartea, Antitaurina denda, Maldeojo optika, Kabbo haurrentzako denda, La Sinsorga kulturgune feminista, La Dotline tatuaje denda, Sorgin artisau denda eta Ardibeltz taberna izan dira ekimenean parte hartu duten establezimenduak. Hautsiak.eus webgunean ikus daitezke artelan guztiak.