Hitzarmena sinatu dute AEK-k eta Hamaikak, 24. Korrikaren harira
Gizartea
Ane Urkola Agirrezabala
2025, urr. 29 - 12:10
Ohi bezala, Hamaikak jarraipen berezia egingo dio 24. Korrikari. Hamaikaren xede nagusia euskara eta euskal kultura bultzatzea da, eta zentzu horretan, estrategikoa da ekimen horren hedapena egitea. Hori horrela, aurten ere Hamaikak baliabide guztiak jarriko ditu Korrika Euskal Herriko etxe guztietara iristeko.
Aurretiko lan tekniko eta logistikoan parte hartzeaz gain, Korrikaren 10 egunetan 24 orduz etengabeko jarraipena eskainiko du, eta kilometro guztiak aurrez eskatzeko eta deskargatzeko aukera izango da webgunean. Prentsa taldean ere parte hartuko du gainerako euskal hedabideetako kideekin batera, egitasmoak tokian tokiko herritarrengan eragiten dituen emozio, aldarrikapen eta bizipenak zabaltzeko.