Skip to main content

Hobera egin dute Eusko Jaurlaritzaren ebaluazio diagnostikoaren emaitzek

Gizartea

Xabi Ealo

2026, ira. 03 - 14:09

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak 2026ko Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak argitara eman ditu, hain zuzen, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean ikasleen konpetentzien garapen maila ezagutzeko eta hezkuntza sistema hobetzeko politikak bideratzeko. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak nabarmendu du emaitzek bilakaera orokorra izan dutela.

Guztira hamar mila seiehun eta berrogeita bi ikaslek hartu dute parte diagnosian eta bost ondorio nagusi berretsi ditu txostenak. Lehenik eta behin, ikasleen errendimenduaren bilakaera positiboa berretsi dute bi etapetan, eta, gainera, ekitatean egindako aurrerapenak ere islatu ditu. Horietaz gain, txostenak dio bereziki gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian hobekuntza eman dela, eta DBHko laugarren mailan Indize Sozio-ekonomiko eta kulturalaren maila altuena eta baxuena duten ikastetxeen arteko aldeko murriztu direla.

Lehen Hezkuntzako 6. mailan euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia hiru puntutan hobetu da bi urtean, DBHn, aldiz, emaitzak egonkortu egin dira.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista