Skip to main content

Iruñeko Udalak 2024ko Korrikari emandako laguntza legezkoa dela berretsi du epaiak

Gizartea

2025, mar. 12 - 13:03

2024an, Iruñeko Udalak 6.000 euroko laguntza bat onartu zuen Korrikaren antolakuntzari, eta horrek Pompaelo Elkartearen, UPNren eta PPren helegitea ekarri zuen. Hasieran, Nafarroako Administrazio Auzitegiak laguntza baliogabetu zuen, baina azkenik, Iruñeko Administrazio Auzitegiak epai berri batekin laguntza hori legezkotzat jo du eta lehenengo epaia bertan behera utzi du.

Hamaika Telebista