Azaroaren 21ean jarriko da martxan Donostiako Topoaren lurpeko pasabidea
Gizartea
Ane Garitaonandia Etxebarria
Benta Berriko geltokira egin duen bisitan, Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak nabarmendu du Topo berria “Donostiak eta Gipuzkoak datozen hamarkadetarako merezi duten mailan” egongo dela. Gaineratu du, Euskotreneko tren gidariak formakuntza jasotzen ari direla jada, ibilbide berrira egokitzeko. Formakuntza 180 gidarik jasoko dutela zehaztu du.
Zortzi urte iraun du tunelaren obrak, eta ekainean amaitu zituzten lanak. Irailaren 11tik proba trenak dabiltza 4,2 kilometroko pasabide horretan aurrera eta atzera, Amara-Easo, Kontxa-Zentroa eta Benta Berri geltoki berriak zeharkatzen.
Azaroaren 21etik aurrera, topo berriak joan-etorri kopurua handituko du Añorga, Donostia eta Pasaia arteko tarte osoan, zazpi minutu eta erdiko maiztasunarekin.

















