Skip to main content

Irungo alarde parekidea: 30 urte daramatzate Udalari alardea antola dezala eskatzen

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, eka. 30 - 08:06

Irungo alarde parekidearen aldeko mugimenduak 30 urte bete ditu. 1996an emakume talde batek lehen aldiz jo zuen Udalera alardearen ordenantza aldatzeko eskatuz, emakumeek ere gizonen baldintza beretan desfilatu ahal izateko. Eskaera hark ez zuen fruiturik eman. Alardea historikoki Udalak antolatu izan badu ere, gaur egun oraindik ere erakundeak ez dio ardura horri heldu. Horregatik, aurten berriro eskatu diote Cristina Laborda alkateari Irungo Udalak alarde parekidea eta publikoa antola dezala.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista