Itsasoratzeko baimenaren zain jarraitzen du Aita Mari erreskate ontziak
Gizartea
2019, ots. 07 - 17:02
140.000 sinadura aurkeztu dituzte gaur Madrilgo Diputatuen kongresuan Aita Mari eta Open Arms erreskate itsasontzietako kapitainek. Gobernu espainiarrak ukatu egin zien itsasoratzeko baimena, eta beraz Mediterraneora joan ezinda daude oraindik bi ontziak. Ontzietako kapitainek azaldu dutenez, ezinbestekoa da Aita Mari eta Open Arms bezalako ontziek mediterraneoan egiten duten lana, Itsasoa zeharkatu nahian hiltzen diren milaka lagunen bizitza salbatzeko.