Jaurlaritza arduratuko da AHTren Bilboko sarreraren lanak egiteaz
Gizartea
2023, aza. 15 - 12:11
Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Agenda Urbanoko Ministerioak hitzarmenaren testua onartu du. Hor jasotzen da Eusko Jaurlaritza arduratuko dela abiadura handiko trenaren Bilboko sarreraren lanak egiteaz. Hau da, Jaurlaritzak idatziko du proiektua eta AHTa Bizkaiko hiriburura sartzeko behar den obra zibilaz arduratuko da.