Skip to main content

Kaleko Afari Solidarioen alde elkartu dira erosketa orgekin, "afaltzea ez da delitua" lelopean

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, abu. 28 - 14:08

Kaleko Afari Solidarioen alde mobilizatu dira ostegun honetan Donostiako Alde Zaharrean, “afaltzea ez da delitua” lelopean. Erosketa orgak eskuan, boluntarioek uztailean Donostiako Udalak ezarritako debekua eta azken asteotako identifikazioak eta kontrol polizialak salatu dituzte. Haien arabera, 300 lagun inguru geratuko lirateke otordurik gabe, eta udalak ez du debekua kentzeko asmorik.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista