1,5°C-tik gorako berotze globalak inflexio-puntu klimatiko ugari eragin ditzake
Gizartea
Udane Arbeo
2022-09-13 11:13
Science aldizkarian argitaratu den ikerketa zientifiko batek erakusten du klima aldaketaren bost inflexio-puntu aktibatu direla eta atzera bueltarik gabeko aldaketan sartu direla. Besteak beste, glaziarren urtzeak aipatzen dira, tropikoetako koral arrezifeen desagertzea, eta ipar Atlantikoko itsas zirkulazioaren korronte garrantzitsu baten kolapsoa.

















