Landa eremuaren espoliazioa salatzeko bat egin dute Araba Bizirik eta UAGA sindikatuak
Gizartea
2024, ots. 28 - 13:02
Arabako landa eremua arriskuan jartzen duten proiektuen aurka bat egin dute Araba Bizirik plataformak eta UAGA abeltzain eta nekazarien elkarteak. Parke fotovoltaiko eta eolikoak, berotegi industrialak edota AHTa bezalako proiektuek landa eremua kolonizatzen dutela salatu dute. Gauzak horrela, martxoaren 13an Arabako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzera deitu dute, landa eremuetako lurra eta bizimodua defendatzeko. Bide batez, Euskal Herria Bizirik plataformak apirilaren 13an Azpeitian egingo duen manifestazioarekin bat egiteko deia zabaldu dute ere.