Skip to main content

“Lesbianismo feministaren oinarriak berreskuratzera” deitu du Bilbo Feminista Saretzen plataformak

Gizartea

“Arbaso lesbianak! omendu dituzte Bilbon, Ikusgaitasun Lesbikoaren Egunean: “Haien ekarpena ezinbestekoa izan da sexu-genero identitate disidenteak auzitan jartzeko, eta harreman eredu heterosexuala zalantzan jartzeko”. Horrez gain, beharrezkotzat jo dute “lesbianismo feministaren oinarriak berreskuratzea”.

Duela 41 urte Lesbiana Feministen Jardunaldiak antolatu zituztenek jaso dute Urrezko Hirukia. 1983an Euskadiko Lesbiana Feministen I. Jardunaldiak antolatu ziren Errenterian eta honen sustatzaile eta antolatzaileak omendu nahi izan ditu EHGAM elkarteak, aurtengo Urrezko Hirukia haiei emanez.