Skip to main content

Martuteneko eskolatik kanporatu dituzten 111 migratzaileen erdiei eman diete harrera

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2025, abe. 05 - 14:12

111 pertsona kaleratu dituzte Donostiako Martuteneko eskola zaharretik. Azken urteetan hainbat gazte immigrantek eraikin horretan aurkitu zuten babesa, Donostiako kaleetan bizitzeko aukeraren aurrean. Gehienek beren borondatez utzi dute eraikina handik botatzeko mehatxuaren aurrean. Dena den, polizia operazio zabala antolatu zuten geratzen ziren gutxi horiek kanporatzeko. Bederatzi lagun identifikatu zituzten, nahiz eta geroago bostei joaten utzi; Espainiako Poliziak lau pertsona eraman zituen. Behin eskola zaharra hustuta, Udalak erdiak La Sirena aterpetxean kokatu ditu

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista