Skip to main content

Nafarroako Karta Sozialak eta Gerrarik Ez! joera belizistaren aurrean aldaketa exijitu dute

Gizartea

Leire Llano eta Gaizka Leitza

2026, eka. 01 - 15:06

Nafarroako Karta Sozialak eta Gerrarik Ez! kolektiboak elkarretaratzea egin dute Iruñeko Gobernu Militarraren delegaritzaren aurrean ‘Gerrari ez! Bizitza duinak denontzat!’ lelopean. Kolektiboetako kideek joera belizista eta militaristaren aurrean beste jendarte eredua aldarrikatu dute eta administrazioei gerraren kontra konpromiso zehatzak har ditzaten exijitu diete.

Eider Larripa Nafarroako Karta Sozialeko kideak azaldu du lau aldarrikapen egiten dituztela: alde batetik, “Euskal Herria lurralde baketsua eta desmilitarizatua izan dadila”; bestetik,”patronalei eta enpresei industria militarraren alde ez egiteko” eskaera eta Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari “industria militarra zuzenean edo zeharka indartzen duten” inbertsiorik ez egitearena. Eskubide sozial, pentsio edota zerbitzu publikoetan “murrizketarik ez egiteko” eta hezkuntza, osasuna, zaintza eta etxebizitza eskubideak “bermatzeko” ere eskatu dute. Azkenik, balio militaristen, matxisten, arrazisten, indibidualista, klasista, eta kontrol soziala handitzearen aurrean, “gardentasuna, eztabaida demokratikoa eta herritarren erabakitzeko gaitasuna” bermatzeko eskatu dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista