Nafarroako Kattalingune LGTBI+ zerbitzu publikoaren "desegitea" salatu dute ehunka hiritarrek
Gizartea
2023, ots. 27 - 10:02
Nafarroako Gobernuak ezarritako murrizketen ondorioz, LGTBI+ komunitateari ematen zaion arreta zerbitzua mugatu beharko dela salatu dute ehunka hiritarrek larunbatean Iruñean aurrera eraman den manifestazioan. 43.000€-ko murrizketa, hiru langileren kaleratzea, zerbitzuaren zentralizazioa Iruñean eta proiektu berri baten falta. Hauek dira Kattalingorri elkarteak salatu dituen murrizketa nagusiak. Finean, zerbitzuaren desegitea eta Kattalingorrik sei urtez egindako lana berenganatu nahi izatea.