Skip to main content

Nafarroako Parlamentuak ez du babestu Espainiako Gobernuari 1976 eta 1978ko gertakarien ardura hartzeko eskaria

Gizartea

Leire Llano eta Gaizka Leitza

2026, Maiatza 29 - 15:05

Nafarroako Parlamentuak ez du babestu 1978ko sanferminetako eta Gasteizko martxoaren 3ko gertakizunen ardura Espainiako Estatuak bere gain har dezala eskatzeko mozioa. Ostegun honetan gauzatu dute bozketa: Geroa Baik, Contigo-Zurekinek eta EH Bilduk egin dute honen alde eta PSN abstenitu egin da. Mozio honetan biktimen aitortzan orain arte egin diren urratsak balioesteko eskatu dute, eta bide horretan jarraitzera premiatu dute Espainiako Gobernua.

Irati Jimenez EH Bilduko parlemantariak adierazi du egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak beharrezkoak direla giza eskubideak urratzen diren kasu guztietan. Bestalde, Javier Lecumberri PSNko parlamentariak azaldu du 1978ko sanferminetan gertatutakoa ez zela “kasualitatea” izan, “koordinatuta eta aurrez pentsatuta” zeuden gertakizunak izan zirela. Hala ere, deitoratu du proposamenak urte horietako “ETAren terrorismoari erreferentziarik egin ez izana".

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista