Nafarroako Suhiltzaileak eta Babes Zibileko langileak, lan baldintza "duinengatik" borrokan
Gizartea
Gaizka Leitza eta Leire Llano
2026, api. 28 - 14:04
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko eta Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Langileen Batzordeak elkarretaratzea egin du Iruñean eta haien lan baldintzen inguruan “egiazko negoziazioa hasi dezala” exijitu dio administrazioari.
Elkarretaratzearen ondoren mahai sektoriala izan dute Inma Jurio, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariarekin. Iñigo Balbas suhiltzaile eta LABeko ordezkari sindikalak adierazi du Juriok "orri batean proposatu beharko lituzkeela suhiltzaileek eta babes zibileko langileek dituzten proposamenak", eta horren arabera "negoziaketa prozesu bat" hasi beharko lukeela langile batzordearekin.


















