Skip to main content

Osasun sailburuak plan berri bat aurkeztu du adikzio-jokabideak saihesteko eta atzeratzeko

Gizartea

Planaren helburu nagusia lurralde “osasungarriagoa eta sentsibilizatuagoa” lortzea izango da. Horretarako, planak lehentasunezko 58 ekintza zehazten ditu lau urterako. Jaurlaritzak adikzioen alorrean egindako zortzigarren plana izango da. Osasun sailburuak aditzera eman du generoaren ikuspegia zeharkako eta lehentasunezko elementu gisa sartu dela plan osoan.

Era berean, lortu nahi dituzten zenbait helburu zehaztu ditu: biztanlerian kontsumo eta jarrera adiktiboen hasiera saihestea edo atzeratzea; horien prebalentzia gutxitzea; sortzen dituzten kalteak minimizatzea; adikzioekin lotzen diren osasunaren arloko desberdintasunak murriztea; eta horiekin lotzen den estigma gutxitzea.