Nafarroako Parlamentuak Mañeru eremu mistoan sartzeari uko egin izanak herritarren amorrua piztu du
Gizartea
2023, ots. 13 - 09:02
Nafarroako Parlamentuak ateak itxi zizkion Mañeru bezalako herri txiki bati euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubideari otsailaren 2an. Udalbatzak aho batez eginiko eskaera, hau da, Mañeru eremu ez euskaldunetik mistora pasatzeko eskakizunari, ezezkoa eman zioten PSN eta Navarra Sumako parlamentariek. Gertatutakoa salatzeko eta euskararen legearen izaera baztertzailea salatzeko elkarretaratzea egin dute asteburuan Mañeruko udalak eta Hordago plataformak.