Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilbon euskararen eskakizunaren aurkako helegitea salatzeko
Gizartea
2024, ira. 17 - 11:09
Euskotrenen enplegua egonkortzeko prozesuan UGT sindikatuak euskarazko hizkuntza eskakizunari helegitea jarri dio, hori salatzeko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Bilboko Justizia Jauregiaren atarian. Comisiones Obreras eta UGT sindikatuak izan ezin, bestelako sindikatuek hartu dute parte elkarretaratzean.