Sortzen elkarteko jauzi.eus webguneak 2.500 matrikula jaso ditu
Gizartea
Maria Blanco Martin
2026, eka. 04 - 12:06
Sortzen Nafarroako ikastetxeen elkarteak eta Euskal Eskola Publiko Berria sustatzen duen erakundeak iragarri du jauzi.eus atariak, Iruñerriko euskarazko eskolaz kanpoko jardueren bilatzaileak, 2.500 matrikula jaso dituela. Aitziber Garmendia eta Iñigo Otxoa elkarteko koordinatzaileen arabera, kasu batzuetan taldeak “hirukoiztu” egin dituzte.
Elkarteak balorazio positiboa egin du, eta parte hartzen duten ia guraso elkarte guztiek “gora” egin dutela azpimarratu dute. Nahiz eta eskolaz kanpoko euskarazko esperientziak biderkatzea gaur egungo erronka nagusienetakoa izan, adierazi dutenez, arlo akademikotik at euskara hutsezko ordu “asko” lortu dituzte proiektu digitala sortu zutenetik.
Webguneak 2.900 erabiltzaile aktibo lortu ditu azken hilabetean, eta jauzi.eus “euskaltzaleentzat toki erreferentziala” bilakatzen ari dela adierazi dute. Bestelako erronkei dagokienez, kualitatiboki hazteari jarri diote fokua; horregatik, begiraleei “euskara dinamizatzeko eta murgiltzea zaintzeko” ikastaroak ematen dizkiete. Gainera, Iruñerria ez den beste eskualdeetara heltzea jarri dute helburu gisa.