MusikaZuzenean TB # 329: TU-K + Urtzi Azkue (UR)
Musika Zuzenean
Musika Zuzenean TB saioaren 329 atalean TU-K taldea izango da protagonista. 80. hamarkadan sortu zen taldea Ondarrun eta apenas lau urteko bidea egin zuten garaiko rock eta punketik haratagoko bi maketa kaleratuz giro ilunetan. Urte askotako lozorroa eta gero, egun taldea bueltan da, eta ez hori bakarrik ‘21 22 - 11’ disko berria argitaratu dute, kantu berriekin. Taldearen iragana, oraina eta geroa ezagutzeko Josu, Txomin, Markel eta Lastrarekin egin dugu hitzordua Bilboko errekalde auzoan.
Hitz Bitan atalera, berriz, Urtzi Azkue gonbidatu dugu, Ur taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea. Urteak atzera Funkdamental taldean aritu zen, eta egun UR taldearekin ari da agertokiz agertoki. Bere gustuko disko, areto, eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















