Enpresa fotoboltaikoek lurrak bereganatzeko erabiltzen dituzten teknikak salatu ditu UAGAk
Gizartea
2024, ots. 08 - 07:02
Pasa den urtarrilean Batzar Nagusietan egindako agerraldian, UAGAko lehendakaria den Edurne Basterrak salatu zuen Solaria bezalako enpresek lurren jabeak mehatxatzen dituztela eta eskatu zuen horrelako proiektuak nekazaritza baliorik gabeko lurretara bideratu zitzatela.
EH Bilduk bere egin du salaketa hura eta eskatu du sakondu dadila energia berriztagarriak nola ezarriko diren zehaztuko duen araudian. Era berean, laborariak lantzen dituzten lurren jabeak izan behar direla aldarrikatu dute; izan ere, lursailen %60a alokatutako lurrak dira.