Abiatu da Emakume Master Cup txapelketa
Kirola
Ane Garitaonandia
2023, urt. 30 - 05:01
Murgian izan du hasiera Emakume Master Cup txapelketaren VII. edizioak. 65 pilotarik hartuko dute parte txapelketan. Finalerdiak Laudion jokatuko dira martxoaren 12an, eta Zarautzeko jaialdia 26an izango da. Bertan jokatuko dira pilota mistoko lehen mailako eta eliteko finalak.

