Skip to main content

Athleticen ospakizunak ostegunean izango dira, gabarra protagonista

Kirola

Ekitaldi nagusiak itsasadarraren inguruan izango dira, gabarrarekin zeharkatuko baitute, 40 urteren ostean. 16:30ean hasiko du ibilbidea gabarrak Getxoko Abra Itsas Klubetik, eta bi ordu geroago amaitu Bilboko udaletxeko zubiaren parean. Gabarrarenaz aparte, futbolariei harrera egingo diete udaletxean Udaleko eta Aldundiko ordezkariek. Aurreikusita dago milioi bat futbol zale batzea Bilbon.