Skip to main content

'Boixos Nois' talde ultrako hainbat kide atxilotu dituzte azaroan Iruñeko Ezpala taberna erasotzeagatik

Kirola

Bartzelonako ultren aurkako operazioa ireki du poliziak, eta hainbat kide atxilotu ditu. Joan den azaroan Iturrama auzoko Ezpala taberna erasotu izana egotzi diete.
Indar Gorri Osasunaren jarraitzaile taldea elkartu ohi den taberna da Ezpala. Erasoak kalte handiak eragin zituen eta hiru pertsona zauritu.