Skip to main content

Gasteiz eskolarteko errugbiaren topalekua bilakatuko du Araba Rugby Cup-aren XIV. edizioak

Kirola

Mikel Lopez de Ciordia

2024, Maiatza 02 - 12:05
Gasteiz eskolarteko errugbiaren topalekua izango da maiatzaren 11 eta 12an Araba Rugby Cup-aren hamalaugarren edizioarekin. Espainiar estatuko 27 klub elkartuko dira topaketetan, 6 eta 14 urte bitarteko mila 500 gazte bilduz. Lakua 03 kirol instalazioetan jokatuko da txapelketa, 8 10, 12 eta 14 urtez azpikoen kategoriatan. Lehia baino, kiroltasuna eta errespetua bezalako balioak zabaltzea da topaketaren helburua

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista