Segurtasun dispositibo zabala Gasteizen Maccabi saskibaloi taldearen bisitarako
Kirola
2024, ots. 01 - 14:02
Ertzaintzak segurtasun dispositibo zabala prestatu du Gasteizen Tel-Aviv-eko Maccabi saskibaloi taldearen egonaldia kontrolatzeko. Izan ere, ostegun honetan, arratsaldeko 20:30, Baskonia eta Maccabiren arteko Euroligako partida jokatuko da Buesa Arenan. Maccabiren presentzia salatzeko asmoarekin, Israeli boikota egitea sustatzen duen BDZ Araba elkarteak eta Indar Baskonia taldeak partida baino lehen eta hau jokoan dagoen bitartean hainbat protesta ekintza prestatu dituzte. Azaldu dutenez, taldearen presentziak Israel palestinarren aurka gauzatzen ari duen genozidioa zuritzeko helburua dauka.