Urrutikoetxearen eta Elordiren arteko partidarekin emango diote hasiera Buruz Buruko Txapelketari
Kirola
2023, api. 05 - 15:04
Asteazken honetan eman dute egutegiaren berri Añanan. Hainbat berritasun izango ditu aurtengo aldiak; final-laurdenetako ligan pilotariek bi aste izango dituzte partida batetik bestera. Finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.
Parte hartzaileei dagokionez aldaketak egongo dira, Asier Arangurenek jokatuko du Baikon Jon Ander Peñaren ordez. Asperi dagokionez, Beñat Rezustak eta Jose Javier Zabaletak uko egin diote parte hartzeari. Lesioak tarteko, Elezkanok jokatu egingo du, nahiz eta atarikoan kanpoan geratu zen. Baikon, berriz, Laso dago zalantzan, min hartu zuelako igandeko Binakako finalean.