‘Bidean bat gara’ lelopean ospatuko dute aurtengo Nafarroa Oinez jaialdia Iruñean
Kultura
Maite de Felipe Suso
2026, urr. 06 - 13:10
Urriaren 18an ospatuko dute Nafarroa Oinez Iruñean, ‘Bidean bat gara’ lelopean. Ekitaldiaren ibilbidea aurkeztu dute astearte honetan eta iragarri dute aurtengo edizioa Erentzun eta San Fermin ikastolek antolatu dutela. Azaldu dutenez, leloak dioen bezala, bi ikastolak lotzen dituen bidean ospatuko dute.
Ikastolen ordezkariek azpimarratu dutenez, bi ikastolen artean antolatutako Nafarroa Oinez honek aukera ugari eman dizkie elkarrengandik ikasteko, elkarlanean aritzeko eta Nafarroako ikastolen sarea josteko. Hain zuzen ere, ibilbidearen hautuak, aitortu dutenez, “zuzenean islatzen du bi ikastola, bi errealitate baina helburu bera: euskararen eta euskal kulturaren alde lanean, elkarlanean eta etorkizunari begira jarraitzeko asmoa.
Era berean, adin guztientzako festa eta kultur egitaraua prestatu dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, jarduerak urriaren 17an hasiko dira eta urriaren 18an kontzertuak, ikuskizunak, familientzako proposamenak, haurrentzako eskaintzak eta gazteei zuzendutako ekimen bereziak izango dira.