Skip to main content

"Ikastolak loran, mila koloretan" proiektua aurkeztu dute Labayru Fundazioak eta Bilboko udalak

Kultura

Bilboko udalak eta Labayru fundazioak elkarlanean egindako proiektu berria aurkeztu du. Euskararen aldeko proiektu kulturala, non historian atzera egiten duten 50-60. hamarkadetara.
Off ahotsez narratzaile batek kontatutako trailerra aurkezteaz gain, web-gunean eta youtuben eskuragai daude protagonisten testigantzak biltzen dituen bideoa eta liburua.
Proiektu "apala" dela adierazi du Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak, eta Bilbon euskararen sustapenaren alde egindako eta zentratutako proiektua den arren; ez du baztertzen beste herri edo hiri batera aplikagarria denik.