20.000 sindura lortu nahi ditu Netflix Euskaraz plataformak abendura bitartean
Kultura
2021, api. 19 - 10:04
Hainbat eragilerekin batera agerraldi publikoa egin du Netflix Euskaraz plataformak asteburuan. 10.500 sinaduratik gora bildu ostean, Netflix-ek eta gainerako ikus-entzunezkoen plataformek euskarazko edukiak eskaini ditzatela eskatu dute eta administrazio eta alderdiei horren alde egin dezaten ere exigitu diete bultzatzaileek. Abenduaren 3ra bitartean 20.000 sinadura lortu nahi ditu herritar taldeak.