200 jarduera baino gehiago programatuko ditu Azkuna Zentroak 2021ean
Kultura
2021, urt. 25 - 10:01
Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok eta Zentroko zuzendari Fernande Perez-ek 2020 urteko balantzea egiteko eta 2021eko programazioa aurkeztu dute prentsaurrekoan. Bertan azaldu dutenez, iazkoa urte zaila izanagatik, helburuei eutsi die zentroak eta martxotik ekainerako itxiera dela eta bertan behera geratutako ekintza guztiak berriz programatzea lortu dute.