Skip to main content

38 elkartek Bizipoza eskola proiektua aurkeztu dute egutegi, material eta gida didaktiko berriekin

Kultura

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eta haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea xede duena.

Bazkide, babesle, boluntario eta abarrez gain, 38 elkartek osatzen dute Bizipoza familia, guztiak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak dira, haurren eta familien ongizatea helburu duten elkarteak hain zuzen. Elkarteak Bizipozaren balore transmisoreak dira.

Ekintzetan sakonduz, Bizipoza eskola proiektua martxan jarri dute non egutegiak, gida didaktikoak, material berriak eta beste hainbat eduki sortu eta lantzeaz gain, hitzaldiak ere eskainiko dituzte Euskal Herritik zehar.

Bilboko kafe antzokian egin dute lehenengo aurkezpena gonbidatu eta mahai inguru baterako adituekin. Antolatzaileak eta parte hartzaileak baikor agertu dira epe luzera proiektuaren helburu eta erronkei dagokienez.