500 ikasle inguru bildu dira Bilboko 'Mundu bat bertso' ekimenean
Kultura
Xabi Ealo Diaz
2026, eka. 05 - 11:06
Bilboko hainbat ikastetxetako 500 bat ikasle hiriko Campos Eliseos antzokian bildu dira bertsoaren eta kantuaren inguruan, ikasturtean ikasitakoa praktikan jartzeko. 'Mundu bat bertso' ekimenaren amaierako ekitaldia izan zen, Bilboko Udaleko euskara arloak eta Bizkaiko Bertsozale elkarteak antolatuta. Hainbat irakaslek ematen dituzte bertso eskolak ikastetxeetan, eta horrelako ekitaldiek bertsolaritzari ikusgarritasuna ematen diotela diote.
Bizkaiko deiadar mendiak izan dituzte oraingoan hizpide ikasleek eta ekitaldian, Mikel Inuntziagak, Aitor Etxebarriazarragak, Enara Gallastegik eta Maite Sarasolak hartuko dute parte.


















