Skip to main content

500 urte Nafarroako Erresumak azken aurreko hatsa eman zuenetik

Kultura

1521. urteko ekainaren 30ean izan zen Noaingo bataila. Gaztelako armadak gupidarik gabe zapaldu zituen hainbat herri, 1512an Iruñea hartu, eta Nafarroa konkistatu zuenetik. Erresuma zaharraren luze eta zabalean matxinadak suertatu ziren eta horien amaiera izan zen Noaingo bataila.

Hain zuzen, 1521eko herri altxamenduaren memoria oroitzeko Nafarroa Berriz Altxa herri ekimena jarri dute martxan aurten, eta manifestazioa egin zuten ekainaren 19an Iruñean, Burujabetza askatasuna da lelopean. Joseba Compainsek azaldu zizkigun ekimenaren nondik norakoak: "Gertakari historikoa herria burujabetzaren alde mobilizatzeko palanka da".