Abenduaren 18an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala
Kultura
Iker Aginaga
2021-12-10 12:18
Finalaurrekoak bukatuta, erabakita dago nortzuk hartuko duten parte Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Nerea Ibarzabal, Gorka Pagonabarraga eta Etxahun Lekue hiru saioetako irabazleez gain, puntuazio onena bildutako hurrengo bostak arituko dira.

















