Skip to main content

Abenduaren 18ko finalean, Iñaki Muruak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari

Kultura

Bertsozale Elkarteak astearte honetan iragarri duenez, Iñaki Muruak Nafarroa Arenako oholtzara igoko da, eta berak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa nagusiko irabazleari. Bertsolaria ez ezik, bertsolaritza mugimenduko eragile handia izan da Murua. Lan hori guztia jendaurrean eskertu nahi izan diote, "egindako lana itzulezina bada ere".

Murua 1982an aurkeztu zen lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusira, eta finalera iritsi zen 1986koan eta 1989koan. Finalista izan zen Gipuzkoako 1991ko eta 1995ko txapelketetan ere. 2005etik 2018ra Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen. Bertsozale Elkarteak izan duen bigarren lehendakaria izan da, Imanol Lazkanoren eskutik hartu baitzuen kargua.