Skip to main content

Aitor Mendiluzek irabazi du Gernikako finalaurrekoa

Kultura

Xabi Ealo

2026-11-10 10:54
Gernikako seikotetik, Aitor Mendiluze gailendu da eta hirugarren finalaurrekoa irabazita, Donostian abestuko du.

Bere atzetik sailkatu dira Aner Peritz eta Joanes Illarregi berdinduta, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu. Aurreko finalaurrekoan gertatu zen moduan, lau bertsolari sailkatu dira zazpiehun puntutik gora, eta lehia estua izan da oraingoan ere; izan ere, hamar punturen barruan izan dira lehenengo laurak.

Gernikako saioa eginda, Biarritzen izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa, eta gero eta gertuago dago Iruñeko final handia.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista