Skip to main content

Amaia Ocerin, Loraldia jaialdia:“Kulturak gizartea eraldatzeko boterea duela aldarrikatzen dugu”

Kultura

'Mailua gara!' lelopean, 150 euskal sortzaile bilduko ditu Loraldia festibalak martxoaren 9tik 26ra, Bilboko hamalau gunetan.
Amaia Ocerin Loraldia jaialdiko komunikazio arduradunaren hitzetan, Loraldian beti presente izan dituzte kultur arloko izen handiak, eta Gabriel Arestiri egin diote erreferentzia aurten: “Arestik poema batean Mailuak gara hitza erabiltzen zuen kulturari buruz ari zenean, kulturak gizartea eraldatzeko botere hori aldarrikatzen zuelako, eta guk horrekin bat egiten dugu”.
Ocerinek azpimarratu du hainbat diziplinatako (antzerkia, musika, dantza, literatura, bertsolaritza eta zinema) eta gustutarako 23 ekintza antolatu dituztela, eta Bilboko gune eta areto ezberdinetan ikusi ahalko direla.