Skip to main content

'Anbototik Gorbeiara' bidaia musikala antolatu dute Arratiako eta Elorrioko musika eskolek

Kultura

Elorrioko eta Arratiako musika eskolek 'Anbototik Gorbeiara' bidaia musikala antolatu dute hilaren 22rako. Kepa Junkeraren omenezko emanaldian, besteak beste, Elorrioko Besaide Band, Arratiako Gorbeia Ensemble taldeak, Aitzol Atutxa aizkolariak eta Nerea Zuloaga sortzaileak parte hartuko dute.